Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Gaztetxeak ikasturte hasierako batzar irekia deitu du ostiralerako, irailaren 19rako. Topaketa arratsaldeko 19:30ean izango da gaztetxean bertan, eta ondoren luntxa eskainiko da bertaratuentzat.
Iluntzean, 22:00etatik aurrera, ikasturte hasierako ospakizunei jarraipena emateko, Verräter eta Istilu taldeak igoko dira gaztetxeko oholtzara.
Sarrerak 5 euro balioko dute, baina langabetuek eta ikasleek 3 euroren truke ikusi ahal izango dituzte bi talde azpeitiarrak.