Urtarrila 2026
— 2026-02-10Irakurri 278. zenbakia hemen.

Festa giroan erabat murgilduta, gaur herritarrek Palestinarekiko elkartasuna adierazteko zita dute plazan: eguerdiko 13:30ean talde-argazkia aterako da.
Ekimenari ekonomikoki lagundu eta festa giroan aldarrikapena soinean eramateko aukera izango da; izan ere, Gernika- Palestina deialdi herritarraren elkartasun-zapiak salgai izango dira Erdikalean, 12:00etatik 13:30era eta 19:00etatik 20:30era.
Gernika- Palestina deialdi herritarraren asmoa, batetik, Benjamin Netanyahu nazioarteko epaitegien aurrera eramatea da eta bestetik, Gazan proiektuak ezberdinak gauzatzeko Mundubat, gobernuz kanpoko erakundeari, ekarpen ekonomikoa egitea.