Albisteak

Gipuzkoako Arraza Libreko XXV. artzain txakur txapelketa jokatuko da igandean Zestoan

XXV. Arraza libreko ardi txakurren Gipuzkoako txapelketa jokatuko da datorren igandean, hilak 8, Zestoan. Sei partaide izango ditu txapelketak eta B. Bengoetxeak eta M. Garatek epaituko dute haiek egindako lana. Arratsaldeko 17:30ean izango da hitzordua Zubiaurreko zelaian.

Lehen postuan geratzen den artzain – txakur bikoteak txapela irabazteaz gain, tanto-kopuru onena lortzen duten lehen 4 partaideak Euskadiko Artzain Txakur Txapelketarako sailkatuko dira. Mañarian jokatuko da Euskadiko Txapelketa urriaren 6an.

Parte-hatzaileak:

Asier Dakosta (Aretxabaleta), Zeru txakurrarekin

Inaxio Etxeberria (Azpeitia), Mixx txakurrarekin

Javier Gaztañaga (Antzuola) Cool txakurrarekin

Manuel Gorriti (Aizarnazabal) Turbo txakurrarekin

Peio Segurola (Matxinbenta) Kai txakurrarekin

Xabier Gaztañaga (Antzuola) Sandy txakurrarekin




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide