Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Abantzu Pilota Klubak Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren Udaberri Txapelketan parte hartu du, eta bi bikotek finalerako sailkatzea lortu dute. Finalak ostiral honetan, martxoaren 21ean, jokatuko dira Alegiako Elorri Frontoian, arratsaldeko 19:15etik aurrera.
Nagusien 1. mailako finalean, Oier Alonso eta Julen Odriozola zestoarrak ariko dira. EPLE Errenteriako Pilotaren Lagunen Elkarteko Odriozola eta Urmeneta bikotea izango dute aurkari. Partida hau arratsaldeko hirugarrena izango da.
Kadeteen 2. mailako finalean, Abantzuko Oinatz Izagirre eta Mikel Zabala lehiatuko dira. Haien aurkariak Alegiko Intxurre Pilota Eskolako Goikoetxea eta Lezo izango dira. Final hau bigarren partida izango da.