Albisteak
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako lehenengo partidak Lazkaoren aurka jokatuko dituzte
— 2025-04-18Apirilaren 9an, asteazkenez, bildu ziren pelotariak, ordezkariak, babesleak eta erakundeetako ordezkariak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren aurkezpen-zozketan. Abantzu Pilota Klubeko ordezkari gisa Jon Etxeberria “Txero” izan zen bertan. Aurreko urteetan legez, lau modalitatetan ariko dira lurraldeko hainbat herri txapelaren bila: esku-pilota, gomazko paleta, larruzko paleta eta zesta punta.
Abantzu Pilota Kluba eskuzko txapelketan lehiatuko da. Maiatzaren 4ko asteburuan emango zaio hasiera, eta finalak ekainaren 30ean jokatuko dira. Aurtengo edizioan, eskuzko modalitatean 266 bikotek parte hartuko dute.
Zozketaren emaitzen arabera, Abantzu Pilota Klubeko taldeari Zestoa–Lazkao kanporaketa egokitu zaio lehenengo fasean. Lehen partidak maiatzaren 2an jokatuko dira, ostiralez, arratsaldeko 17:00etan hasita, Zestoako Kiroldegiko Frontoian. Itzulerakoak, berriz, maiatzaren 10eko asteburuan izango dira Lazkaon.
Abantzuk hiru mailatan hartuko du parte: kadeteetan, jubeniletan eta nagusietan. Maila bakoitzean lau edo bost pelotarik osatzen dute taldea, horietatik bik jokatuko dute eta hirugarren batek ordezko gisa jardungo du.
Honako hauek dira maila bakoitzeko pelotariak:
Kadete maila: Oier Mayo, Julen Urrestilla, Mikel Zabala, Ganix Alberdi eta Hodei Clavijo
Jubenil maila: Euken Zubeltzu, Aritz Alonso, Aiert Uria eta Ekain Azkue
Nagusien maila: Oier Alonso, Xabat Sasiain, Julen Odriozola eta Ioritz Agirre
Egin zaitez bazkide