Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Kepa Zabaletegi Lizaso bildumazaleak, Gipuzkoako 68 tximeleten bilduma aurkeztuko du datorren astean Alondero aretoan. Azaroaren 12tik 16ra egongo dira ikusgai urteetan zehar bildu dituen espezie ezberdinen argazkiak. Azaroaren 12an Zabalegi 17:00etatik 19:00etara bertan izango da bertaratzen direnei harrera egiteko, Zestoa Osasuntsu programaren barruan. Hurrengo egunetan, azaroaren 13tik 16ra, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bisitatu ahalko da erakusketa.
Iaz hostoen bilduma aurkeztu zuen eta horren inguruko elkarrizketa irakurri ditzakezue hemen.