Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gipuzkoako XIII. Pilota Egokituko Txapelketaren hirugarren jardunaldiko partidak jokatuko dira datorren larunbatean, hilak 11, kiroldegian. Teniseko paletaren modalitateko partidak jokatuko dira eta pilotarien artean izango da Jurdan Arakistain zestoarra. Aurtengo edizioak orain arteko parte hartze handiena duela azaldu dute antolatzaileek.
Partidak goizeko 10:00etan hasiko dira eta hainbat norgehiagoka jokatuko dituzte. Zestoako kiroldegiko arduradunek saiora gerturatzeko deia egin diete herritarrei, “kirol ikuskizunaz gozatzeko” eta “Jurdan Arakistain herritarra animatzeko”.