Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Datorren larunbatean, hilak 14, partida garrantzitsua jokatuko du gizonezkoen preferente mailako taldeak. Mailari eusteko lehian ari dira, eta taldea animatzeko asmoz, partida ikustera joateko autobusa antolatzea erabaki du Zestoako Futbol Klubak.
Hernanin izango da partida, arratsaldeko 17:30ean. Autobusa gurutzetik irtengo da 16:30ean, eta partida amaitutakoan itzuliko da, 19:30ak inguruan. Hernanira autobusez joan nahi dutenek osteguneko eguerdiko 14:00ak baino lehen eman beharko dute izena kirol klubaren sare sozialen bidez edo 689 629 093 telefonora WhatsApp mezu bat bidalita. Eserleku kopurua mugatua izango dela jakinarazi dute.