Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen dituen honetan, Emakume Pilotarien Jardunaldia ospatu da ostegunetik larunbatera bitartean, Zestoan eta Azpeitian.
Atzo, larunbatean, amaiera eman zitzaion ospakizunari pilota jaialdiarekin. Ekitaldia arratsaldeko 17:00etan hasi zen Kiroldegiko pilotalekuan, eta diziplina desberdinetako bost partida jokatu ziren: zesta-punta, teniseko pilota, gomazko paleta, gurpil-aulkiko eta zutikako pilotalari arteko partida, eta eskuzko pilota.
Jaialdiaren baitan, Gloria Agirre “Txikita Aizarna” eta beste hainbat emakume pilotari omendu zituzten, euren ibilbide eta kirolari egindako ekarpenengatik.