Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.


Argazkia: El Diario Vasco.
Otsailaren 22an hasi zen Berria Erremonte Txapelketako ligaxka. Bertan parte hartzen ari da Joseba Goikoetxea herritarra. Larunbatean jokatu zuten Galarreta Jai Alai pilotalekuan final aurrekoa eta Goikoetxea V eta VI, Susperregi eta Apezetxea bikoteari 1-2 (15-14, 14-15, 6-8) irabazita finalerako sailkatu dira. Azken setean 6-3 galtzen ari ziren, baina 0-5eko partzial ikusgarri bati esker lortu dute itzulera eta finalerako txartela.
Gurrutxaga eta Eskudero izango dituzte aurkari martxoaren 29ko finalean. Partida 15:15ean izango da Galarretan eta sarrerak jada eskuragarri daude. Partida zuzenean botako da.
Bideoa: Oriamendi Galarreta Jai Alai.