Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako Futbol Taldeak biharko, larunbateko, gizonezkoen gorengo mailako partida ikustera joateko autobusa antolatu du. Taldeak Legazpiko Ilintxa S.D. taldearen aurka jokatuko du Irene Paredes futbol zelaian, 16:30ean.
Autobusa Donostiako noranzkoko geltokitik aterako da 15:30ean. Izen-ematea formulario honen bidez egin beharko da, eta eskaera bakoitzean pertsona bat baino gehiagoren izena eman ahal izango da.
Antolatzaileek adierazi dutenez, 45 plaza daude, eta plazak izen-ematearen ordenaren arabera esleituko dira. Autobuseko leku guztiak bete ondoren norbaitek izena ematen badu, formularioan jarritako telefono zenbakira abisatuko zaio. Horrez gain, autobusean bidaiatzen dutenen arduradun ez dela izango ohartarazi du klubak. Adin txikikoen kasuan, heldu baten ardurapean bidaiatzea gomendatu dute.