Gorengoen taldeak atzo jokatutako neurketaren emaitza eta Zestoa Futbol Taldeko asteburuko partiden ordutegiak :

2019/04/10 ZESTOA FT  3-2 IKASBERRI: Garaipen borrokatua . Gorengoen taldea sailkapeneko 13. postuan jarri da azken partida hau irabazita. Pablo (2) eta Xubanen (1) golei esker.

Zestoako Gorengo taldeak aurrera pauso handia eman du sailkapenean eta talde asko borrokan badaude ere, jeitxieretik kanpo daude momentu honetan  Ikasberriri 3-2 irabazita.
Partida gogorra aurreikusten zen, Ikasberri talde gogorra eta sendoa baita eta iragarpenak bete egin ziren. Partidaren hasieratik, Azpeitiarrak gogor jokatu arren  Zestoarrek erakutsitako talentuari esker, emaitza bikaina lortu zuten .

Datorren asteburuan honako partidak izango dituzte gure taldeek:

  • Gorengoen maila: LAZKAO – ZESTOA FT Igandean, 17:30etan, Arizti Handi futbol zelaian(Lazkao)
  • Jubenil mutilak (kopa): SEGURA – ZESTOA FT Igandean 10:30etan, Alustiza futbol zelaian(Segura)
  • Kadete mutilak (Igoera fasea): TOLOSA – ZESTOA FT. Larunbatean 15:15etan, Usabal futbol zelaian(Tolosa).
  • Kadete neskak (Igoera fasea) : ZARAUTZ – ZESTOA FT. Larunbatean, 12:30etan, Asti Txiki Futbol Zelaian(Zarautz)
  • Infantil mutilak (txapeldunen liga): ZESTOA FT.- URKI Larunbatean 16:00etan,Iraetan .
  • Infantil neskak F-8 (Kopa) : ZESTOA FT.- ORIOKO Larunbatean, 12:00etan,Iraetan.

AUPA ZESTUA !!!!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide