Albisteak

Guerguerateko egoeraren aurrean, elkarretaratzea deitu dute iganderako Zestoako saharar komunitatea eta EH Bilduk

Marokoko armada Guergueraten sartu da, herrialde okupatuaren eta Mauritaniaren arteko mugan, sahararrek protestan jarritako garraio blokeoa desegitera. Marokoarren eta sahararren arteko tentsioa areagotu du horrek. Sahararrei babesa adieraziz, Zestoako saharar komunitateak eta EH Bilduk deituta, elkarretaratzea egingo da bihar, igandea, 12:30ean plazan “Marokoko armada Guergueratik kanpora! Sahara libre!” lemapean

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide