Albisteak

Gurea Kulturak festetan antolatotauko ekimenen balorazio “oso positiboa” egin du

Hemen duzue Gurea Kulturako kideek festetan antolatutako ekimenen arira egindako idatzia:

Iazko arrakastaren ostean, aurten ere bertan izango ginela esan genuen eta halaxe izan da. Irailak 6an, ostiralean egin genuen lehen ekimena eta jendetza juntatu ginen Argizulo etxearen aurrean, baita gozatu ere EhSukarra eta Rukula musika-taldeekin. Bigarren ekintza berriz irailak 8an, igandean, izan zen Bargaztak talde feministaren eskutik, mural bikaina auzolanean hainbeste jendek egindakoa. IZAN ASKE, IZAN SORGIN. Balorazio oso positiboa egiten dugu taldean gabiltzanok, bi urte bakarrik daramtzagu lan honetan eta dagoenekoz erakutsi dugu zezenketak beharrean ekintza kulturalez bete ditzakegula Zestoako jaiak; eta noski, arratsalde bikaina pasa! Behin lanak bukatuta eskerrak ematea tokatzen zaigu musutruk lan bat edo bestea egin duenari; bonoak erostean ezinbesteko ekarpen ekonomikoa egin duenari; Zestoako Udalari azpiegiturak gure esku uzteagatik; Antonio Diniz-i tekniko lanak egiteagatik; Bargaztak taldeari festak aldarrikapenez eta auzolanez betetzeagatik; eta, noski, ekimenetan parte hartu duzuen guztioi. Ez dugu zalantzarik hurrengo urtean berriz bueltan izango garela; aurten egin dugun diru-poltsak horixe ziurtatzen digu-eta; ekimen honek sustraiak bota ditu eta urtez-urte haziz joango da. Ekimena aurkeztu genuenean esan genuen bezala, diru-poltsaren zati bat Manex Odriozolaren balizko epaiketa injustuak sor ditzaken ondorioen kalteei aurre egiteko erabiliko da. Besterik gabe, aurtengo biharamun gozoa hurrengo ekintzarako ilusio
bilakatuta agurtzen gara.

Gurea, Kultura ekimena




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide