Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Urola Kostako jubilatu eta pentsiodunen plataformak, datorren igandean, hilak 17, pentsio publiko duinen aldeko manifestazioa antolatu du Zarautzen. Goizeko 12:00etan hasiko da Lege Zaharraren enparantzatik, Pentsio publiko duinak gaurko eta biharko! lemapean. Zestoako ‘Gurutze’ pentsio eta jubilatuen elkartekoek ere mobilizazioan parte hartzeko deia egin dute. Joan-etorria lineako autobusean egingo dute. 11:30etako autobusean joango dira eta 14:05ean izango dute itzulera.