Gurutze kaleko 3. zenbakiko bizilagun batek beraienganako indarkeria salatu du

Gurutze kaleko 3. zenbakiko bizilagun batek honako testu eta argazkiak bidali ditu “Indarkeria Zestoan” izenburupean:

Legeak dionez Gurutze kaleko 3. zenbakian kokatzen den lokala helburu komertizaletarako eraikia izan zen. Oraingoa ez da lokal honen inguruan gai hau agertu den lehengo aldia, larriena bai. 2017ko Azaroaren 19an, lokal hau okupatu (arduradunak “Okupa” hitza ere erabili baitzuen) duten gazte batzuk arrautzak bota dituzte Gurutze kaleko 3 atariko lehengo pisuko lehioetara.

Lokalak ez zituen arauak betetzen eta bizilagunek ezin zuten lokaleko gazteek sortzen zuten zarata jasan. Erantzuna: Indarkeria. Bai. Hasieratik legea bete nahi izan ez duten batzuk, hizketa personala eta manipulatzailean baliatuz, euren jarrera indarkeriarekin erabaki dute. Bost axola bizilagunak, ingurumena, bizikidetasuna eta harmonia; indarkeria beti da aukera.

Hona hemen galdera batzuk: Ahozko edo gorputz-idarkeria, noiz agertzen da personen arteko elkartzearen ardatza lojika denean? Persona batek lojika baztertu eta gertaera bat eraso personala bihurtzen duenean? Bere arazo personalak konpondu beharrean gatazka sortu behar duelako eta gazte batzuk gatazka horren gaizkide bihurtu? Ze eratako jaraunspena jaso dugu herriko azken
hamarkadengandik? Ze ikasi dugu? Indarkeria soluzioa dela? Non galdu da adimena? Hain zaila ahal da landugabeko jarrera batzuk behin eta betirako amaitutzat jotzea? Politikak ze garrantzia du gure herri txikian? Noiz agertzen da politika gure portaera naturalean? Ezin ahal da politikaren existentzia gabe arnastu? Madrileko deabruek menderatzen duten beldurrak ba ahal du ordezkaririk gure herrian? Ezin ahal dira lapurrak eta indarkeria hizkuntza bihurtzen dutenak alde batera utzi, eta zoriontasun zatia lortu? Haserrea ezin ahal da leundu, eta gure gizarte mugatua
hobetu? Ezin ahal dugu maite dugun hizkuntza edertasuna adierazteko erabili, pankartak betetzeko erabili beharrean?

Herri eta kale txiki batetako bizilagunek ez omen dute euren zoriontasun zatia (normaltasuna) lortzeko eskubiderik. Norberekoikeria beti nagusi. Inguruguneak ez du garrantzirik. Helburua mindu eta kalte egitea da. Nork nori egiten dio kalte, lojika ardatza bada?

Azkeneko galderak. Zein izango da lerro hauen erantzuna? Gurpilak zulatu? Eraso fisikoari eutsi? Gure errealitateak eskeintzen dituen aukerak besterik ez dira.

Julio Vila Albert




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide

4 Iruzkin

  1. Anonimo 2017-11-20 at 11:57 am

    Lotsagarria iruditzen zait salaketa hau, batez ere bizikidetasuna eta zoriontasuna baliatzea.

    Bizikidetza zuek egin diozue gazteei ezinezko, zentzurik gabeko salaketarik eginez, eta lehen egunetik gazteei bizitza ezinezkoa eginez.

    Bere garaian gaztetxea ixtea ere lortu zenuten, zuena zer da, zestoako gazteen aurkako pertsekuzio amaiezin bat?

    Saia zaitez zoriontsu zu zeu izaten, eta besteei zoriontsu bizitzen uzten.

    Indarkeriari buruz hitzegitean indarkeria berbala ere erabil daiteke, zuok gazteei sarri difamatu diezuen bezala, guztiz zentzugabeak diren akusazioekin.

    1000 argumentu gehiago ere baditut, baina ez dut hau gehiegi luzatu nahi. Beraz, nor da benetan armoniaren eta bizikidetzaren aurka doana?

  2. Abcd 2017-11-20 at 1:12 pm

    Gauza bat. Legeak asieratik bete izan nahi dituztenak lokaleko kide gazteak izan dira. Baina zuek udalaren laguntzaz izan zarete ez diozuenak utzi legeak betetzen. Atera zen 3 hillabeteko epea zer?? Horrek eztu axola ezta? Eta jakin gabe albisteak publikatzeko eta gainera albistean gezurrak botatzeko ausardia eduki egin behar du pertsona batek. Udalari drogak saltzen dituztela esan eta bertara drogatzera joaten direla esan eta lasai geratu, herri guztian zehar gezur ori zabaldu, lokaleko kide gazteak drogatzaileak direla esan?? Eta beste milla gauza dazkit lokalari eta zuen gezurrei buruz. Baina zuek izan zarete gazteei pakean bizitzen utzi ez diozuenak. Bada ordua HERRIAK EGIA JAKITEKO.

  3. Fernando Arzallus 2017-11-20 at 4:48 pm

    Gaia ez dut behar den sakontasunarekin ezagutzen eta, gainera, uste dut luze joango litzaidakeela nire iritzia hemen ematea. Agian, hurrengo batean joango naiz mamira.
    Edozein modutara ere, hemen nik aipatu nahi dudana da gauzak adierazteko modua: etxe bateko leihoetara arrautzak bodatzea ez da bide egokia. Nik uste dut denok garela konsziente etxe-bloke batean denok egin behar dugula ahalegina ahalik eta kalte gutxien eragiteko besteei (auzokideei); bada horrelako jokaerak (arrautza botatzea) oztopo dira elkarbizitzarako.

    Horretaz aparte, anonimotasuna erabiliz idaztea -beste batzuetan ere esan izan dut- zera bezalakoa da: buruan kaputxa jarri eta harria botatzea bezala. Iritzia izen eta apellidoekin eman behar da, ez “anonimo” eta “abcd” izenen azpian ezkutaturik.

    Hitza (hitz konstruktiboak) eta argudioak behar dira hemen, gauzak konpontzeko; ez krispazioa eta anonimotasuna.

    Gaizki esanak barkatu.

  4. Gurutzeaga 2017-11-20 at 4:56 pm

    Legeak dionez Gurutze kaleko 3. zenbakian kokatzen den lokala helburu komertizaletarako eraikia izan zen. ????????

    Ta carrefour ireki zenean? Hori denok dakigun bezela komertzio bat da. Eta hor ere kexak egon ziren, kamaran zarata zela, zama lanak egiterakoan, zarata egiten zela…. igual ez da ya ingurukuan arazua, bertakoen arazua baizik, igual beraiek dira ez direnak toki egokian bizi… agian mendi punta bizi beharko lukete. Hor ere zeoze izango zan….

    Gaztetxea ere lortu zuen ixtea…

    Lokaleko gazte jendiai, zarata dela eta edozein ordutan, iñorren baimenik gabe, (toki pribatu batera sartu) bronka bota ixilik egoteko esan, arratsalde erdi baten.
    Zarata hoiek portaleko bizilagun batek egingo bazitun bere etxera joango ziren???? Jarrera berdiñarekin? Arritu ite nau.

    Oso oker ez banago, zarata egiteko ordutegia 8etatik gabeko 11eta onartuta dago, tarte horretan edozeiñek zarata ateratzeko eskubidia daka.

    Lokal batean baimenik gabe sartzea hori ustet ez dala oso legala.

    Ertzainai deia egin eta esatia preparatuta etortzeko lokalen kistona montauta dagoelako, eta ertzaina, beak esatia ez dutela ezer tokiz kanpo ikusten. Lotsagarria iruitzen zait. Zalaketa jarri dunai denuntziatzeako modukua iruditzen zait.

    Herriko gaztiai hola difamatzia droga saltzen dela etab. Joku zikina iruditzen zait. Bolo hau dana bizilagun batzuk ez dutelako ezerre aguantatzen….

    Jende hau ez da eon lokalan kontra bakarrik. Gaztetxian kontra, herriko komertziyo baten kontra, eta orain lokalaren kontra. Eta gero pakia ta bizikidetza nahi dutela? Mesedez.

    Igual arazua beraiena izango da eta ez herriko beste jendearena.

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.