Urtarrila 2026
— 2026-02-10Irakurri 278. zenbakia hemen.


‘Gutun bat Kottori’ dokumentala. ESPIDOBAITA ELKARTEA
Igande honetan, otsailak 22, “Gutun Bat Kottori” dokumentala ikusteko aukera izango da Alonderon, 18:00etan, Portale Kultur Elkarteak antolatuta.
Garazi San Martin Solanok zuzendutako filmak Kotto Alzugueren bizitza eta ibilbidea jasotzen ditu. Dokumentalak, Kottoren bizitzako pasarte gogorrak ere jorratzen ditu. 2005eko urrian atxilotu eta espetxeratu zuten, eta urte bereko urriaren 31n Soriako espetxean hilik agertu zen. 2025ean 20 urte beteko dira gertakari hartatik, eta lan honek memoria eta hausnarketarako gonbita egiten du.