[GUTUNA] Eguzki talde ekologista: “Urola ibaira egindako isurketak, Zestoako Errota industrialdean”

Eguzki talde ekologistak denbora bat darama Urola ibaia aztertzen, bertan aurki ditzakegun hondakin kopuru handiak nondik datozen jakiteko asmoz. Horregatik, Eguzkik inguru horretatik ateratako hondakinak zuzenean isuriak izan direla baieztatu dezakegu. Industrialde honetan, Urola osoan nahiko orokortua dagoen arazo batekin egin dugu topo. Batzuen kontzientzia faltagatik, hondakinak lurrean utziz, edo haize egunetan edukiontziak irauli egiten direlako, badira ibaian amaitzen duten hondakinak, baina leku zehatz honetan eta hondakinen bolumenagatik ezinezkoa da haizeak bultzatuta ibaian amaitu izana, barandak berak horrela izatea eragotziko zukeen.
Hilabete honetako Ingurumen eta Landa Garapenerako Batzordea atzo bildu zen eta bertan
Eguzki bera agertu zen, eta gaia jorratu genuen. Pozten gaitu esateak, eta hala jasotzen du bere prentsa oharrean, udalak egoera zuzentzeko neurriak hartuko dituela. Eguzki ekologistak ere, eta ezin bestela izan, bereak egiten ditu prentsa oharrak jasotzen dituen hitzak, eta ohartarazten du; “hondakinak ibaira botatzea edota bide bazterretan uztea ingurumenaren aurkako delitua dela”
EGUZKI, 2020ko urtarrila.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide