[GUTUNA] Teknologia jasangarriaren aldeko Urola Aktiboa taldearen gutuna

Informa·tu Elkartearekin elkarlanean aritu ondoren Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako herritar talde bat: “Teknologia jasangarriaren aldeko Urola Aktiboa” ekintza bat aurkeztera datorkizue.

Informa·tu Elkartea “5G-ren luzamendurako Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Koordinadoraren kidea” da. Teknologia Jasangarriaren aldeko Urola Aktiboa taldearen nahia aipaturiko udalerrietako udaletxeetan 5G teknologiaren moratoria (luzamendua) eskatzea da. Eskaera lehen bait lehen egin nahi dugu Industria Teknologikoa oso azkar doalako. Hau dela eta, Urola bailarako elkarte desberdinen atxikimendua bilatzen ari gara.

Hasieratik konturatu gara herritarrok teknologia honi buruz ez dakigula gauza handirik (ez herritarren artean, ez herri mailako politikarien artean); zer den, nola funtzionatzen eta zer suposatzen duen. Honi buruzko eztabaida publikorik ez delako egon, hori ezartzeko milioi askoko inbertsio publikoa beharrezkoa izan arren Bai ordea, publizitate bidez iristen zaizkigun “onurak” ezagutzen ditugu: gidarik gabeko ibilgailuak, pertsonen eta gauzen etengabeko konekzioa, urrutitik egindako ebakuntza kirurgikoak, Europako funtsei lotutako proiektu erraldoiak, pelikula bat segundo batzuetan deskargatzea,…. Era berean, aztertu beharreko arrisku berriak ekarriko ditu, ez soilik ziber segurtasun, osasun, ekonomian edo ingurugiro arloetan, baizik eta mundu digitalean ematen den etikan ere. Hau da, iritzi publikoarentzat ikusezinak mantentzen diren ondorio aurreikusezinen abixuak, leku askotan azaltzen ari dira esparru desberdinetatik.

Ez gaude teknologiaren kontra. Haririk gabeko 5G teknologiak osasun publikoan, ingurumenean, bizimoduan eta eskubide eta askatasunetan izango duen eragina erabatekoa izango denez, denbora gehiago beharrezkotzat jotzen dugu eztabaidarako eta behar diren ikerketa independienteak egiteko.

Elkarteen bidez, aktiboak diren herritarrengana eta komunikabideetara hurbildu eta daukagun informazioa partekatu nahi dugu ikertzen jarraitzen dugun bitartean. Ildo honetan, gure herrietan zehar neurketak eta datu erregistro sistematiko bat egiten hasiko gara.

Atxikituta bidaltzen dugun txostenean (eta bertan azaltzen diren esteka moduan dagoen erreferentzietan) oinarrituko dugu Udaletxeei egingo diegun eskaera.

5G Motivos para una Moratoria.pdf

Hona hemen zergatikoen azalpena:

5G Egitasmo Nazionala eta bere proiektu pilotuek ez dute ingurumen ebaluazioari (IAE, EIA) buruz 21/2013 Legean ezarritako prozedura bete, Herriaren defendatzaileak 2019ko abuztuan emandako irizpenaren arabera.

https://www.defensordelpueblo.es/resoluciones/evaluacion-ambiental-y-posibles-efectos-en-la-salud-del-plan-nacional-5-g/

5G Egitasmo Nazionalak ez ditu kontuan hartzen Europako Kontseiluaren Parlamentu-Biltzarreko 1815 Ebazpenaren gomendioak “Eremu elektromagnetikoen arrisku potentzialak (EEM) eta horiek ingurumenean duten eragina” (2011); Espainiak berretsia eta Eusko Legebiltzarrak eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek gomendatua.

http://www.apdr.info/electrocontaminacion/Documentos/Institucions_Europeas/Resolucion.A.P.Consejo.Europa.27.05.11.pdf,

5G Egitasmo Nazionalak ez du arreta printzipioa kontuan hartzen (Osasunaren Lege Orokorra) eta Segurtasun Erradiologikorako oinarrizko araua – ALARA printzipioa.

https://www.radiation-dosimetry.org/es/que-es-alara-definicion/ http://www.peccem.org/DocumentacionDescarga/Declaraciones.institucionales/Parlamento.Europeo/Resolucion_Parlamento_Europeo_Bioinitiative.2008.pdf

http://www.peccem.org/DocumentacionDescarga/Declaraciones.institucionales/AEMA.EEA/European.Environmental.Agency.pdf

5G teknologiak izaki bizidunengan duen eraginari buruzko azterketa zientifiko espezifikoak eta independenteak falta dira. Koktel-efektuak eta epe ertain eta luzera metatutako esposizioa gutxiegi zenbatetsita daude. 204 herrialde baino gehiagoko milaka zientzialarik hedapena gelditzeko eskatu dute.

http://www.apdr.info/electrocontaminacion/Documentos/Declaraci%F3ns/Declaraci%F3n%20de%2023%20de%20marzo%20de%202009.pdf

https://www.avaate.org/IMG/pdf/spanish_emf_scientist_appeal_2105.pdf

https://www.5gappeal.eu/signatories-to-scientists-5g-appeal/

https://www.isde.org/5G_appeal.pdf

https://stopsmartmetersbc.com/wp-content/uploads/2020/11/2020ConsensusStatementOfUKAndInternationalMedicalAndScientificExpertsAndPractitionersOnHealthEffectsOfNon-IonisingRadiationAndRadiofrequencyRadiation-Dr.-Erica-Mallery-Blythe.pdf

Ingurumenari dagokionez, 5Gn oinarritutako teknologiak egungo teknologien oso gainetik dagoen energia-kontsumoa areagotzea dakar berarekin https://www.euractiv.com/section/energy/news/ericsson-5g-could-dramatically-increase-network-energy-consumption/, planetaren muga biofisikoak gaindituko dituen berotegi-efektuko gasen gehikuntza https://propositions.conventioncitoyennepourleclimat.fr/, Metalen eta lur arraroen meatzaritzako estraktibismoa handitzea, benetako birziklapenerako irtenbiderik gabe

https://www.ecologistasenaccion.org/154726/denuncian-la-hoja-de-ruta-para-el-lavado-de-cara-a-la-mineria/

https://antonioaretxabala.blogspot.com/2020/07/una-reflexion-mas-en-torno-al-5g-y-los.html

https://www.15-15-15.org/webzine/2020/09/07/decrecer-desdigitalizar-quince-tesis/(Jorge Riechmann)

zabor elektronikoaren gorakada esponentziala (zaharkitze teknologiko programatua). file:///C:/Users/USUARIO/AppData/Local/Temp/5G%20towers%20are%20consuming%20a%20lot%20of%20energy,%20so%20China%20Unicom%20is%20putting%20some%20of%20them%20to%20sleep%20overnight%20%7C%20South%20China%20Morning%20Post%20(scmp.com)

5G teknologia 4.0 bertsioan nekazaritzako eta abeltzaintzako industria intentsiboa garatzeko bide gisa https://www.etcgroup.org/sites/www.etcgroup.org/files/files/la_insostenible_agricultura_4.0_web26oct.pdf, egungo nekazaritza ereduari amaiera ematen dio, ekoizle txiki eta ertainak baztertuz eta korporazio handiek datuen sarbidea kontrolatzea, elikaduraren subiranotasuna erabat galduz. https://www.tierra.org/wp-content/uploads/2020/05/El-futuro-de-la-agricultura.-Del-control-de-los-datos-a-la-soberan%C3%ADa-alimentaria.pdf

Gizartean eta bizimoduan duen eraginari dagokionez, 5G zerbitzu eta teknologiaren inplementazio globalak, eten digitala, soziala eta generokoa areagotuko ditu.

https://www.defenseurdesdroits.fr/sites/default/files/atoms/files/rapport-dematerialisation_num-accessible-03.04.19.pdf, hiper kontsumismo teknologikoa bultzatuz, adikzio portaerak sustatuz, https://www.rastreator.com/telefonia/mas-de-81-millones-de-espanoles-se-consideran-adictos-al-movil.aspx, Biztanleriaren kontrola eta pribatasunaren erabateko galera areagotzea, https://corporateeurope.org/power-lobbies/2017/10/big-data-watching-you, https://www.elviejotopo.com/topoexpress/distopia-de-alta-tecnologia/

Azkenik, ez dago inolako eztabaida publikorik teknologia hori ezartzeko behar den miloi askoko inbertsio publikoari buruz.

https://www.mineco.gob.es/stfls/mineco/prensa/noticias/2020/200730_np_5G.pdf

Euskal Herriko herri batzuetan jadanik lortu da: Durango, Ea, Elorrio, Muxika, Durango, Baztan…eta beste batzuetan prozesuan daude.

Gai honen inguruan galdera eta kezkak ditugun herritarrak gara. Ikertzeko eta debatitzeko behar den denbora eskatu nahi dugu, teknologia berri hau era seguru eta jasangarri batean hedatu ahal izateko.

Teknologia Jasangarriaren aldeko Urola Aktiboa

urolaaktiboa@gmail.com




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide