Albisteak

“Haize Begitik” poema-liburuaz jardun du Mikel Ibargurenek

2025aren amaieran argitaratu zuen Mikel Ibargurenek Haize Begitik, bere seigarren liburua. Portale Kulturguneak antolatuta, poema-liburuaren inguruko solasaldia izan zen atzo eta herritarrek egilearekin liburuaz jarduteko aukera izan zuten.
Idazleak orain arte argitaratutako liburuak aurkeztu zituen, eta azken lan honetan jarri zuen arreta berezia. Haize Begitik liburuaren nondik norakoak azaldu zituen, eta bertaratutakoekin solasean aritu zen.
Liburuari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, irakurri Mikel Ibargureni egindako elkarrizketa.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide