Albisteak
Haizea dela eta Euskalmetek abisu laranja jakinarazi du
— 2024-10-09Gaur, Euskal Meteorologia Agentziak (Euskalmet) alerta laranja ezarri du hego-mendebaldeko haize zakarragatik, 120 km/h-ko abiadura gainditu baitute haizeguneetan eta haizeguneak ez diren lekuetan. Eguerdi partean, haizea are gehiago bizituko da, batez ere kostaldean eta Zestoa inguruko mendialdeetan. Eguneko tenperaturak nabarmen egin du gora, batez ere kantauri isurialdean, hego-mendebaldeko haize honen ondorioz.
Euskalmetek kontu handiz ibiltzeko eta aire zabaleko jarduerak saihesteko aholkatu du, batez ere mendialdeetan eta kostaldean. Arratsalderako, haizea mendebaldera aldatzea eta baretzen hastea espero da, euria eta balizko ekaitzak ekarriko dituen aurrealdeko sistema iristearekin batera.
Udal langileek adierazi dutenaren arabera, orain arte Udalari jakinarazitako intzidentzia guztiak konponduta daude.
Egin zaitez bazkide