Albisteak

Hamarnaka lagun bildu ziren atzo Txoko Feministak deitutako indarkeria matxistaren aurkako eguneko kontzentrazioan

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Eguneko kontzentrazioa deitu zuen atzo Zestoako Txoko Feministak. Hamarnaka lagun bildu ziren plazan, “Elkartasunaren aurka erasorik ez, elkartasuna ez da delitua” lemapean. Han, 2018an indarkeria matxistak hil dituen emakumeak gogora ekartzeko hiru minutuko isilunea egin zuten. Ondoren, Txoko Feministako hainbat kidek plazan borobil bat osatu eta  indarkeria matxista jasan duten emakumeen testigantza bana irakurri zuten.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide