Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Aizarna eta Arroabeko azalpen-hitzaldien ostean, atzo arratsaldean egin zen Zestoan Hiri Antolamendurako Plan orokorraren ‘Aurrerakina’ txostenaren azken aurkezpena. Bertaratu ziren dozena bat herritarrek parte hartzeko dinamika egin zen eta, horrela, aurkeztutako planen aurrean euren aldeko edo kontrako iritzia emateko aukera izan zuten.
Pandemiak eragindako egoera dela eta, Hiri Antolamendu Plan Orokorraren aurrerakinaren jendaurreko epea uztailaren 30era arte luzatu da eta bitarte horretan herritarrek euren ekarpenak eta alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.
Hemen dituzue HAPOaren Zestoako aurkezpeneko argazki batzuk: