Albisteak

HARAGI, txingarraren eta haragiaren nazioarteko topaketetan izan da Araneta jatetxeko Joseba Odriozola gaur goizean

Txondorraren prozesua nola izaten den azaltzen izan da “Sustraietara begira” emanaldiarekin. Haragiaren eta brasaren sektorea balioan jarri eta profesionalizatu nahi du HARAGIk. Hori dela eta, ostalaritzako profesionalei bideratutako kongresu moduko bat antolatu du sektoreko aditu eta erreferenteen hitzaldi eta dastaketekin eta horren baitan eman du Odriozolak hitzaldia.

Gaur hasi eta igandea bitartean, ekintza ezberdinak izango dira Tolosan eta horien artean, gaurko txondorraren azalpenez gain, bihar iluntzean, Hika txakolindegian, ‘Euskal sukaldea su gainean’ afaria prestatzen ere hartuko du parte Odriozolak. Su gainean egindako euskal gastronomia tradizionala ezagutzeko afaria izango da, Jon Ayala (Laia), Gregorio Tolosa (Bidea BI), Joseba Odriozola (Araneta), Pili Manterola (Iribar) eta Roberto Ruizek (Hika) prestatua. Sukaldari bakoitzak euskal errezeta bana egingo du, parrillan. Moderatzailea Josema Azpeitia izango da. Informazio gehiago haragi.eus orrialdean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide