Albisteak

Harkaitz Canoren ‘Fakirraren ahotsa’ eleberria izango du hizpide Zestoako irakurle taldeak

Zestoako irakurle taldeak, urteko bigarren saioa egingo du bihar arratsaldean. Oraingoan, Harkaitz Cano idazlearen Fakirraren ahotsa eleberria izango dute hizpide eta ohi bezala, Danele Sarriugarte idazle elgoibartarra arduratuko da saioa gidatzeaz. Arratsaldeko 18:30ean izango da hitzordua, Kultur Etxean.

Pasa den urte amaieran kaleratu zuen Canok Fakirraren ahotsa lana. Bospasei urte eman ditu nobela idazten. Imanol Larzabal abeslaria oinarri hartuta, hura ezagutu zuten 30 lagun elkarrizketatu ondoren osatu du eleberria.

Informazio gehiago irakurle taldearen blogean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide