Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Arkeologia astea aurrera doa eta atzo oso arrera ona izan zuen “Zestoako ondare arkeologiko aberatsa: Ikuspegi orokor bat” hitzaldiak. Izan ere, Alondero aretoa bete egin zen bigarrenez Arkeologia Astearen baitan. Fernando Arzallus udal teknikariak egin zion sarrera Iñigo Arizaga Antxietako kideari. Une hori baliatu zuen igande honetan, azaroaren 26a
n, herri azoka formatuan egingo den “Historiaurrea Zestoan eta inguruko bailaratan” erakustaldira gonbidapena luzatzeko.
Iñigo Arizaga Arcelusek Zestoako ondare arkeologikotik ibilaldi bat proposatu zuen bere aurkezpenean. Hitz arinak erabiliz eta gertukotasunez inguruko hainbat koben kokapena eta hauen barnealdeko altxorrak erakutsi zituen argazki bidez. Beste era batera ikusi ezin direnak jarri zituen herriaren begietan.
