Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

XI. Pilotari Gazteen txapelketako finalak jokatu dira gaur eguerdian frontoi zaharrean. Alebin mailan, Harriet Ugartek lortu du txapela, Mikel Zabalaren aurkako partida 16-15 irabazita. Infantil mailan, berriz, Aiert Uria izan da garaile Aritz Alonsori 18-11 irabazi ostean. Alebin mailan Oier Mayorentzat izan da hirugarren postua eta Jakes Mendizabalek laugarren postua eskuratu du. Infanfil mailan Julen Unanue hirugarren sailkatu da eta Euken Zubeltzu laugarren.
Argazkiak: Danbolin eta Eduardo Agirre