Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

2025-2026 ikasturteari hasiera emanda, Zestoako Udalak martxan jarri du haurren eta nerabeen aisialdirako diru laguntzen deialdia. Helburua “Zestoako haur eta nerabe guztien aisialdia eta kirola egiteko eskubidea bermatzea” da.
Deialdia, besteak beste, antzerki eskola, bertso eskola, Itxaropena dantza eskola, pilota eskola edo futbol eskolako jardueretan aritzeko laguntza behar dutenei zuzenduta dago. Horren bidez, aisialdiko, kulturako edota kiroleko ekintzetan parte hartzea denentzat eskuragarri izatea bermatu nahi da.
Informazio gehiago nahi dutenek Udaleko Gizarte Zerbitzuekin jarri ahal izango dute harremanetan, 943 147 010 telefono zenbakira deituta (2. luzapena).