Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Bizpahiru urte ondoren, haurrentzako arabiar ikastaroak berriro martxan izango dira aurtengo ikasturtean. Larunbat eta igande goizetan izango dira eskolak, gaztelekuan. Antoltzaileek azaldu dute herriko haur guztiei zuzendutako ikastaroa dela. Beraz, arabiera ikasi nahi duena edornok eman dezake izena saioetan.
Ikasleak bi taldetan banatuko dira: 5 eta 7 urte bitartekoak goizeko 11:00etatik 12:30era, eta 8 eta 12 urte bitartekoek 12:30etatik 14:00etara. Urriaren 1ean ate irekien saioa egingo dute Gaztelekuan. Goizean zehar ikastaroaren inguruko xehetasunak emango dituzte antolatzaileek.