Albisteak

Haurrentzako ekintzak izango dira bihar, ostirala, protagonista Arroabean

Ikasturte amaiera ospatzeko, haurrentzat jarduera bereziak antolatu dira bihar, ostiralez, Arroabean. Arratsaldeko 15:00etatik aurrera, festa giroa izango da nagusi txikientzat antolatutako ekintzekin: puzgarriak, txokolatada eta apar festa izango dira protagonistak. Eguraldi beroa aurreikusita dagoenez, apar festa izango da, arratsaldeko jarduerarik esperoena.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide