Haurtzaroko suizidioari buruzko hitzaldia eskainiko du Alex Muelak, eskolan, asteazken honetan
Danbolin— 2025-05-06
Zestoako herri eskolak eta Ekain Guraso Elkarteak antolatuta “Suizidioa haurtzaroan” hitzaldia izango da bihar, asteazkena, arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak bitartean eskolan. Psikologian doktorea eta UPV/EHUko Psikologia Fakultateko Psikologia Klinikoaren eta Osasunaren eta Ikerketaren Metodologiaren Saileko irakaslea den Alexander Muelak emango du hitzaldia. Iaz eskainitako hitzaldiaren jarraipena izango da biharkoa. Orduko hartan sentsibilizazioa landu zen eta aurtengoan, berriz, gomendioak eta hainbat egoeren inguruko pista eta gakoez arituko da Muela.
Zaintza zerbitzua egongo da.