Albisteak
“Haziak, zergatik eta nola egin zureak” liburuaren aurkezpena eta auzolana egin ziren larunbatean Amillubin
— 2024-10-29Larunbatean, goiz pasa egin zen Amilibia baserrian. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, planarekin aurrera egin zuten. Amillubik eta Portale kultur elkarteak antolatu zuten ekintza. Goizean hasita, Amillubi proiektuko auzolana egin zuten eta Aleka proiektuarekin batera ereindako alberjinien jasotzea egin zuten. Ondoren 12:00etan hasita, “Haziak, zergatik eta nola egin zureak” liburuaren aurkezpena egin zuten, jasotako barazkien haziak ateratzen zituzten bitartean.
Miguel Arribas “Kelo” Aleka proiektuko kidea eta liburuaren idazlea bertan izan zen, liburuaren nondik norakoak azaltzen. Hazien inguruko liburua egitea proposatu zioten “Kelok” eta Marc Badalek Argiari eta baiezko azkar bat jaso zutela adierazi zuen pozaren pozez. Argitaletxeak, liburu txukun bat ateratzeko bere errekurtso guztiak jarri izana ere eskertu zuen. Liburua ez da gida tekniko hutsa, izan ere elikadura arloan Euskal Herriko egoeraz eta mundu mailan jokatzen den buruaskitasuna vs desjabetzea borrokaz ere aritu zen idazlea.
Egin zaitez bazkide