Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

Hitzetik Loratu egitasmoaren baitan, helduentzako idazketa sortzaile tailerra antolatu dute Liburutegian. Nerea Loiolak gidatuko duen ikastaroa bi larunbat goizetan egingo da: apirilaren 18an eta 25ean, 9:00etatik 12:30era.
Antolatzaileek azaldu dutenez, tailerraren helburua da idazketa blokeoak gainditzen laguntzea, barneko pentsamenduak askatzea eta autoezagutza garatzeko bideak eskaintzea. Horretarako, idazketa espontaneoa eta jolasa uztartuko dira saioetan, parte-hartzaileei blokeoak eta norbere buruarekiko aurrejuzguak alde batera utzi eta hitzekin esperimentatzeko aukera emanez.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek apirilaren 10a baino lehen eman beharko dute izena, liburutegian bertan. Tailerraren prezioa 20 eurokoa izango da, eta zenbatekoa ikastaroan bertan ordaindu beharko da.