Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Herri Ikastetxeko haur hezkuntzako bi geletako haurrak konfinatuta daude bi irakaslek positibo eman ostean. Horrez gain, eguneko zentroa ere itxi egin dute gaur, bertako langile batek positibo eman duelako. Ondorioz, eguneko zentroa hamar egunez itxita egongo da. Ikastetxeko haurrak, berriz, datorren astean itzuliko dira ikasgelara.
Osasun Sailak atzo, astelehena, kaleratutako datuen arabera, lau kasu positibo zenbatu zituzten iragan astean Zestoan. Hori dela eta, intzidentzia tasa 128,40 kasutan kokatu da.