Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Futbol Elkarteak (GAEL) antolatutako txapelketan Arroabea bigarrenez ari da parte hartzen aurten. Herri txikien arteko ekimen honek gero eta interes handiagoa pizten du, eta gure herriko taldeak ere gogotsu ekin dio lehiari.
Atzo jokatutako partidan, Zestoako kiroldegian, Arroabearrek 14-2 galdu zuten Bidaniaren aurka, baina jokalariek ilusioz jarraitzen dute.
Hurrengo partida Ikaztegietan izango da, nahiz eta data oraindik zehaztu gabe egon. Herriko taldearen ibilbidea jarraitzeko aukera izango dugu datozen asteetan.