Albisteak
‘Herria jopuntu zuten kolpeen testigu isilduak’ hitzaldia eskainiko du Iñaki Egañak Portalen
— 2019-03-01Txoko Feministak, Gazte Asanbladak eta Kalera Kalerak elkarlanean antolatuta, ‘Herria jopuntu zuten kolpeen testigu isilduak’ hitzaldia eskainiko du Iñaki Egaña historialari eta idazle donostiarrak datorren asteazkenean Portalen. Euskal Herrian jazotako tortura du hizpide Egañak. Gure hurbileko historian izan den giza eskubideen bortxaketa masibo handiena izan dela azaldu du donostiarrak. Ixiar Arrizabalaga eta Mitxel Igarataundiren testigantzak ere izango dira asteazkeneko saioan.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide