Albisteak

Herrian 24. Korrikaren prestaketei ekiteko bilera deitu du Zestoako AEKk urtarrilaren 20an, Alonderon

“Euskara gara” lelopean egingo da aurtengo 24. Korrika, eta dagoeneko hasi dira prestaketak Zestoan ere. Horren harira, Zestoako AEK euskaltegiak Korrika Batzordea osatzeko deia egin du, eta herritarrei antolaketan parte hartzeko gonbidapena luzatu die.

Lehen bilera irekia urtarrilaren 20an, astelehena, 19:00etan izango da, Alonderon, eta bertan Korrikaren bueltan antolatu daitezkeen ekimenak, ibilbidearen inguruko kontuak eta boluntarioen beharrak izango dira hizpide.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide