Albisteak

[ARGAZKIAK] Herriarteko pilota txapelketako final-laurdenetako etxeko partidetako 3tik 2 irabazi ditu gaur Zestoak

Aurrera jarraitzen du herriarteko pilota txapelketak. Gaur, larunbat goizean, jokatu ditu Zestoak Bergararen aurkako final-laurdenetako aurreneko partidak eta 3 partidetatik 2 irabazi ditu. Kadete mailan, Urrestilla eta Zabalak partida ederra egin dute eta 22-7 irabazi dute. Jubenil mailan, Azkue eta Uriak ez zuten zorterik izan eta 22-9 galdu dute. Nagusien mailan, berriz, Sasiain eta Odriozolak garaipena lortu dute 22-14ko emaitzarekin eta kiroldegian giro ederra jartzea ere lortu dute.Datorren asteburuan Bergaran jokatuko dira final laurdenetako itzulerako partidak. Eguna oraindik zehazteko dagoen arren, printzipioz, ostiralean jokatuko direla uste dute Abantzuko kideek.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide