Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Foru plazan egin da gaur goizean herriko zaharrenei eskainitako omenaldia, Fernando Arzallus Kultura teknikaria izan dela ekitaldiaren gidaria. Aurtengo omenduetako bat izan da Mari Kruz Iribar Iribar, zeinak alkateordea den Lorea Ilundainengandik jaso duen zapi bordatua. Karlos Alkorta Murillo omendua, ordea, ez da presente egon.
Euria egin duen arren, ekitaldiak giro hunkigarria izan du. Herrian bizi diren 85 urteko guztiei zapi bana eskaini zaie oroigarri gisa. Idiakaitz Txistulari Taldeak eta Itxaropena dantza taldeak alaitu dute ekitaldia, herritarren txalo beroz lagunduta.
Alkateak, bere hitzaldian, herritar guztiak gonbidatu ditu arratsaldeko herri kirolen erakustaldira, eta Garikoitz Mendizabal bertan zela aprobetxatuz, gaur arratsaldeko Txistularien Alardera joatera animatu du jendea, kultur teknikariak, aurten herriko partaidetza handia izango dela azpimarratuz.














