Albisteak

Herriko haur eta gaztetxoen euskararen erabilerari buruz hausnartzeko saioa izan zen asteartean

Euskara Foroak antolatuta, Zer egin herriko haurrek eta gaztetxoek euskaraz gehiago eta hobeto hitz egiteko? tailerra izan zen joan den asteartean Alonderon. Hogei lagun inguru bildu ziren saioan, eta jardunaldi “emankorra” izan zela azaldu dute foroko kideek.

Zestoako haur eta gazteen euskararen erabilera aztertzeaz gain, herrian euskararen egoera nolakoa den ere aztertu zuten. Egoerari aurre egiteko hamaika proposamen egin zituzten bertaratu zirenek, horien artean, euskararen egoera gizarteratzea, hausnarketa eta motibazio saio gehiago egitea, herriko haur guztiei euskaraz egiteko kanpaina prestatzea, elkartzeko guneak eta egoerak sortzea, haur eta gazteentzat euskara lantzeko programak abiaraztea, jolas parkean familiak elkartu eta guztiak elkarrekin jolastea, herriko curriculum-a sortzea…

Hurrengo saioetan asteartean landutako ideiak eta proposamenak ekintza bihurtzen hasiko dira, eta foroko kideek herritarrei saioetan parte hartzeko deia egin diete.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide