Albisteak

Herriko jubilatuei zuzendutako energia gaien inguruko formakuntza saioa antolatu dute hilaren 13rako

“Etxe argiak” proiektuaren baitan antolatuta, herriko jubilatuei zuzendutako energia gaien inguruko formazio saioa izango da datorren ostegunean, abenduak 13, Udaleko areto nagusian. Arratsaldeko 17:00etatik 18:30ak bitartean izango da hitzordua.

Faktura elektrikoari buruzko informazioa emango da, fakturak ulertzen ikasiko da, dituzten zalantzak argituko dira, bonu soziala zer den azalduko da, ordutegi-diskriminaziodun tarifaren nondik norakoak emango dira, eta, azkenik, gomendioen atalari tarte bat emango diote. Antolatzaileek azaldu dute bertaratzeko asmoa dutenek elektrizitate faktura bat eramatea gomendagarria dela.

.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide