Albisteak
Herritar batek jasandako eraso “xenofobo” eta “matxista” salatzeko elkarretaratzea deitu du Bargaztak talde feministak
— 2021-02-16Herriko emakume batek eraso “xenofobo” eta “matxista” jasan duela salatu zuen atzo Bargaztak talde feministak. Emakume horren etxean gutun eta ohar anonimoak agertu ziren atzo goizean. Mezu horietan pertsona horri zuzendutako mehatxuak eta irainak zeudela jakinarazi zuten taldeko kideek.
Gertaera honen aurrean, elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako Bargaztak taldeko kideek, Ez dugu bat bera ere onartuko, aski da. Zestoarrok zurekin gaude lelopean. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da, plazan.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide