Albisteak

Hilaren 18an “Malen Etxea: 15 urte Zestoan” hitzaldia egingo da Alonderon

Otsailaren 18an, arratsaldeko 18:30ean, hitzaldia izango da Zestoako Alondero aretoan: “Malen Etxea: 15 urte Zestoan”. Ekimenak adineko pertsonen zaintzan sakontzea du helburu, eta azken 15 urteotan Zestoan egindako ibilbidea aztertuko da. Ekitaldia Zahartzaroa Zainduz Zestoan (3Z) elkarteak antolatu du.

Hitzaldia Silvia Carrizok eskainiko du, eta Malen Etxeak urte hauetan egindako lana izango du ardatz: emakume migratzaileentzako aterpetxe izatetik hasi eta gaur egun zaintza duinak bermatzeko erreferente izateraino, bai langileentzat bai familientzat.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide