Albisteak

Hilaren 24an, ostiralez, zirku tailerra egingo dute Arroabean

Azaroaren 24an, ostirala, 17:00etatik 19:00etara, 3 urtetik gorako haur eta nerabeei zuzendutako zirku tailerra izango da Arroabeko pilotalekuan.

Bertaratzen direnek zirkuaren mundua esploratzeko aukera izango dute, akrobaziak, malabarrak eta askoz gehiago ikasiz. 3 urtetik gora duten haurrei zuzentzen da. Eta ezin bestekoa izango da 3 eta 6 urte bitarteko txikientzat guraso baten laguntzarekin parte hartzea.

Lantegi honetan leku bat ziurtatzeko,  azaroaren 17a baino lehen eman behar da izena 688 684 029 zenbakira deituz.

Ekintza hau Sakulupe Guraso Elkarteak antolatu du Zestoako udalaren babesarekin.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide