Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan, ibilbide motza egingo dute hilaren 8an, asteazkenez. Oraingoan, ordea, txango berezia izango da.
Parte-hartzaileak 9:30ean elkartuko dira kiroldegi aurrean, eta handik Lau Iturri ingurura abiatuko dira txoriak entzutera. Antolatzaileen esanetan, bertara hurbiltzen diren txori espezieei buruzko azalpenak emango dituzte, eta horiek kantuan entzuteko tartea ere hartuko dute. Ondoren, hainbat ariketa egingo dituzte.
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, datorren asteko ibilaldia gurpil-aulkian ere egin daiteke, eta amaieran hamaiketakoa eskainiko dute.