Albisteak
Hiru hilabetean 70.000 euro lortzeko erronka daukate amillubitarrek
— 2024-03-12Amillubi proiektua Biolur laborantza ekologikoaren elkarteak gidatzen du, eta lur emankorrak ondasun kolektibo bihurtzea da bere helburu nagusia, horiek babesteko eta Gipuzkoan elikadura-subiranotasuna sustatzeko, eredu agroekologiko bat ezarriz. Helburu hori lortzeko, 390.000 euro behar dira. Kopuru hori Zestoako Iraeta auzoko baso 5 hektarea eta nekazaritzarako 4 hektarea erosteko erabiliko da, baita Amilibia baserria erosteko eta zaharberritzeko ere.
Abenduaren 1etik aurrera, amillubi.eus web atariaren bidez eta Coop57 Fundazioaren laguntzarekin, interesatuei aukera eman zaie proiektua diruz laguntzeko. Otsailaren amaierara arte, guztira 80.119 euro biltzea lortu da,. Amillubiko lantaldeak, ordea, 150.000 euro gehiago lortu behar ditu, proiektua gauzatu ahal izateko.
Ezarritako epearen erdia gaindituta ondoren, lantaldeak herritarrei dei egiten die ekimen kolektibo horrekin bat egin dezaten eta beren diru ekarpenekin lagun dezaten. Lema argia da: elikadura-subiranotasunaren aldeko haziak Amillubiko lurretan landatuko direla ziurtatzea. Guztion lankidetzarekin eta ahaleginarekin, finantzaketa-helburua lortzea eta proiektu hau gauzatzea espero da.
Zozketarako txartelak Txaran salgai
Amillubiri ekarpena egiteko beste modu hauek ere martxan daude: batetik, bertako elikagaiak saltzen dituzten denda txikietan, Txara Arroabean, eta bestetik, azoketan Biolurreko laborarien mahaietan, zozketa oso berezi baterako txartelak eros ditzakegu. Hauxe izango da martxo bukaeran zozketatuko den saria: bost lagunentzako Enecoach umoregilearekin “lurrarekin konexio saio bat Amillubin” eta bazkaria Itziarko Txindurri Iturri sagardotegian.
Egin zaitez bazkide