Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Sarek Arroabean esku pilota txapelketa antolatu du aurten ere, hirugarren urtez jarraian. Parte hartu nahi duten bikoteek ekainaren 6ra arte izango dute izena emateko aukera. Horretarako, 629 93 68 98 telefono zenbakira idatzi beharko dute, eta bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, partiden egutegiari eta txapelketaren garapenari buruzko informazio gehiago aurrerago emango dute. Finalak, berriz, Arroabeako Karmen jaien baitan jokatuko dira.