Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.


Zestoako mugak eta batez ere ohikoak ez ditugun bide, paraje eta bistak ezagutzera emateko helburuarekin urteak dira Agiro Mendi Klubak ‘Zestoako Mugak’ izenburupean mendi ibilaldiak antolatzen dituela. Aurtengoan, egoera berezi honetara egokitzea tokatu zaie.
Joan den igandean egin zuten aurreneko etapa. Hirurogei lagunetik gora elkartu ziren. Mila metroko desnibel positiboa zuen ibilbideak eta lau ordu baino gutxiagoan bukatu zuten. Sastarraindik, Soldausorora, handik Ondarbasoko “aparkalekura”, Lasaora eta Sainuko gailurra eskuinera utzita, iritsi ziren Etumetara. Han, autobusa hartu eta herrira itzuli ziren.
Bigarren etapa maiatzean egingo dutela aurreikusten dute antolatzaileek eta ekainean hirugarrena. Oraindik ez dute datarik konfirmatu.
Hemen dituzue larunbatean ateratako argazki batzuk: