Albisteak

Historiaurretik hasi eta 1554. urtera arteko Zestoako historia biltzen duen liburua sarean zintzilikatu du Udalak

IƱaki Azkune idazle eta historia ikerlariak hainbat urte eman ditu Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko hainbat artxiboetako agirien kopiak biltzen, lehengo Zestoari buruzko albisteak izateko helburuarekin. Lan hau Udaleko artxiboari gehitu eta “Zestoaren Historia” liburua osatu du. Lan honek, historiaurretik hasi eta 1554. urtera arteko herriaren historia biltzen du.

Bilaketa honetan egindako dokumentu historiko garrantzitsuenen transkripzioa egin du zestoarrak eta gainera, aurkibide onomastiko eta toponimikoa gehitu dizkio. Liburu hau, CD-room formatuan ere argitaratu dute eta ale bakar batzuk liburutegietan jarriko dituzte paperean.

Ikusi dokumentua hemen.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide