Albisteak

HITZALDIA Ekain kobazuloaren berrikustea: XXI. mendeko arkeologiaren ikuspegi berria

Ekain kobazuloa Paleolitoko artearen adibiderik ikusgarrienetako bat da, eta UNESCOk hala aitortu du, Gizateriaren Ondare izendatuz. Ikerketa arkeologikoen sistemen eta metodoen aurrerapenei esker, kobazuloari egindako begirada berri batek, ondare paregabe honi buruzko informazio berria eta osoagoa eman du. Hitzaldia Diego Garate Maidagan arkeologo eta Kantabriako Unibertsitatean arte parietal paleolitikoan doktoreak emango du.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide